Urtasun eta Lizaso nagusitu dira Bergara Hiria Erremonte txapelketan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko eka. 20a, 20:00
Bergara Hiria erremonte txapelketak baditu irabazleak. Gorka Urtasun eta Iñaki Lizaso 29-40 nagusitu ziren Etxeberria IV. eta Migel Mari Urrutiaren aurka. Frontoi txikian ere erremontean ikuskizuna eman daitekeela erakutsi zuten pilotariek. Batez ere, Lizasok egindako lana da aipagarria. Esan behar da atzelaria ezin hobeto ibili zela egubakoitzeko finalean.

10 tantoko aldea

Partiduko lehenengo minutuetan indarrak nahiko parekatuta egon ziren. Baina, behin Urtasun eta Lizasok 10 puntuko aldea hartu zutenean samur irabazi zuten lehia. Aurrean, bai Urtasun eta baita Etxeberria ere oso ondo ibili ziren.

Jende gutxi

Martin Etxeberria Bergarako kirol zinegotziaren ustez, finalerdietako ikuskizuna finalekoa baino politagoa izan zen. Finaleko giroaz galdetuta, dio orokorrean jende gutxi joan dela erremonte partiduak ikustera. "Ez dakit zergatik den, baina erremontea ikustera jende gutxi etortzen da, eta esan behar da oso ikuskizun polita dela", dio Etxeberriak.

Datorren urtekoa, zalantzan

Hasieran zapatuetan jarri zituzten partiduak baina jende gutxi joaten zenez egubakoitzera aldatu zituzten. Erabakia "ona" izan zela uste du Etxeberriak.
Datorren urtean txapelketa egingo ote den galdetuta, Etxeberriak zail ikusten duela dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak