Urtarrilean kultura ekitaldi ugari

Maider Arregi 2007ko urt. 2a, 10:52
Urtarrilean makina bat ekintza kulturalez gozatzeko aukera izango da. Hemen duzue Bergarako Udaleko Kultura Sailak antolatutako egitaraua:
Urtarrilak 5, ostirala

17:00:  Bizar Zuri San Martin plazan.
    
19:30: Errege Kabalgata
    
Ibilbidea: Kultura Etxea, Masterreka kalea, Bideberri, Irizar pasealekua, Barrenkalea, San Martin plaza, Bidekurutzeta, San Pedro kalea, Artekalea, Arruriaga, Kultura Etxea.

Urtarrilak 7, igandea
    
17:00: Glu Glu ekoizpenak.  "3 txerritxoak" antzezlana Udal pilotalekuan.
Sarrera: 3 euro. Sarrerak aldez aurretik salgai Bergarako kultura etxean eta Elkar liburu dendan. Sarrera guztiak aldez aurretik salduz gero emanaldiaren egunean ez da leihatilarik irekiko.

Urtarrilak 9, asteartea    

 Udal Musika Bandaren 175. urteurreneko ekitaldien prentsaurrekoa. Udaletxeko osoko bilkura aretoan.

Urtarrilak 11, osteguna    

 Saharari buruzko ikus-entzutekoa.  19:00etan, kultura etxean.

Urtarrilak 13/14, larunbata, igandea

 Film emanaldia Agorrosingo ikus-entzunezko aretoan: "Kutxidazu bide Ixabel". Sarrera: euro 1
    
Ordutegia:    

abenduaren 13an, larunbata: 17:00; 19:00; 22:00            
abenduaren 14an, igandea: 17:00; 19:00

Urtarrilak 19, ostirala

 19:00: Gaztaina erre jaia, Jardun euskara elkartearen eskutik, San Martin plazan.

22:30: Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua. Bergarako Udal Musika Bandaren 175. urteurrenaren egitarauaren barnean. Udal Pilotalekuan.
Sarrera: **3 euro.**  Sarrerak aldez aurretik salgai Bergarako kultura etxean eta Lazkano oinetako dendan.

Urtarrilak 20/21, larunbata, igandea

 Film emanaldia Agorrosingo ikus-entzunezko aretoan: "Nomadak TX".Sarrera: euro 1
    
Ordutegia:
     
abenduaren 20an, larunbata: 17:00; 19:00; 22:00    
abenduaren 21ean, igandea: 17:00; 19:00

Gazteentzat egitaraua

 Kirol astea

Urtarrilaren 2an: Arku tiroa, Mariaren Lagundiko ikastolaren eraikin  berrian.
Urtarrilaren 3an: Igerilekuko probak, Agorrosingo kiroldegian
Urtarrilaren 4an: Hockey-a, Martinez de Irala ikastetxean.
Urtarrilaren 5ean: Ping-pong eta futbolina, Martinez de Irala ikastetxean.

Saria: Goiz pasa Elosuko Benta baserriko zalditegira.

Urtarrilaren 28an: Txalaparta tailerra 17:00etan, Agorrosingo kiroldegian.
Sarrera doan.

Erakusketak

Aroztegi Aretoa

Abenduaren 29tik urtarrilaren 7ra: taila eta zeramika erakusketa, Bergarako Taila Eskola Kultur Elkartea eta Bergarako Buztin zaleen Zeramika taldearen eskutik.

Urtarrilaren 12tik 21era: BEKE Bergarako Emakumeen Elkartearen eskulanen erakusketa.

Ordutegia:


Asteartetik ostiralera: 18:00–20:30
Larunbatak:12:00–14:00 / 18:00–20:30          
Igandeak: 12:00–14:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak