Urriko kultura egitaraua kaleratu dute

Maider Arregi 2007ko urr. 4a, 12:54
Bergarako kultura sailak kaleratu du urriko egitaraua. Hemen duzue ikusgai programazio osoa:

Urriak 12, egubakoitza

Elosuko mendiko ganadu feria Elosu auzoan.

Urriak 13, larunbata

Montijoko abesbatzaren kontzertua 19:45ean, Santa Marina parrokian.

Urriak 18, osteguna

"Apaizac Obeto: itsasoa, hitzak eta irudiak" emanaldia, Jardun Euskara Elkarteak antolatuta. Kultura Etxean, 19:30ean.

Urriak 21, igandea

Udal Musika Bandaren kontzertua 12:30ean, Udal pilotalekuan.

Urriak 24, asteazkena

Hitzaldia: "Vietnango gerra zineman" (euskaraz).

Hizlaria: Iñigo Martzabal

Udaletxeko osoko bilkura aretoan, 18:30ean. Bergarako Udal Artxiboak antolatuta.

Urriak 25, eguena

"Trekkinga Sahararen bihotzean. Txango bat Tassili N'Ajjerreko hare, Harkaitz eta Misterioetatik" ikus-entzunezkoa. Mila Gallastegi eta Asier Aranzabalen eskutik. Kutxaren laguntzarekin. 19:00etan, Udaletxeko osoko bilkura aretoan.

Erakusketak

Aroztegi aretoa

Esther Galartzaren zeramika erakusketa urriaren 5etik 28ra.
Hemen duzue katalogoa ikusgai (pdf formatua, 280kb)

Ordutegia:
Martitzenetik egubakoitzera: 18:00 - 20:30
Zapatuak: 12:00 - 14:00; 18:00 - 20:30
Domekak: 12:00 - 14:00

Kultura etxean

"La huella del maltrato" erakusketa. Urriaren 8tik azaroaren 7ra.

Ordutegia:
Astelehenetik egubakoitzera: 18:00 - 21:00
Zapatuak: 12:00 - 14:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak