Urriaren 8an hasiko dira zineklub emanaldiekin

Mireia Bikuña 2009ko irailaren 30a

Eguenean, urriaren 8an, hasiko dira zineklubeko pelikulak eskaintzen Zabalotegi aretoan. Emanaldiak eguenero egingo dituzte, 20:00etan. Prezioari dagokionez, bi euro balio du sarrerak, eta leihatila irekiko dute emanaldi bakoitza hasi baino ordubete lehenago.

'Bienvenidos al norte'

Zineklubeko lehen emanaldian Bienvenidos al norte pelikula eskainiko dute. Belgikarekin mugan dagoen herri batera bidaltzen duten postari baten istorioa kontatzen du. 2008. urtean zuzendu zuen Dany Boonek. Bestalde, Kad Merad, Zoe Felix, Phillippe Duquesne eta Line Renaud dira protagonistak. Frantziaan egindako pelikula arrakastatsuena izan zen 2008an.
Hurrengo pelikulak izango dira, urriaren 15ean, Vals con Bashir; urriaren 22an, Honeydrippeer Blues Bar; eta urriaren 29an, La clase.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak