Idazle eskolako bosgarren ikasturtea urriko hirugarren astetik aurrera da, eta ikastaroei dagokienez, bi aukera daude: batetik graduondoa, bi ikasturtetan zehar 300 ordu hartzen ditena, eta bestetik mintegiak, edozeinentzat irekiak direnak. izen ezagunak ibiiko dira berauetan idazle eta irakasle lanetan. Gradunondoan, besteak beste, Andu Lertxundi, Edorta Jimenez, Tere Irastorza, Fernando Morillo, Joseba Lozano eta J.M. Elexpuru ariko dira. Mintegietan aldiz, Idazleak irakurle izenekoan, Itxaro Borda, Aingeru Epaltza eta Felipe Juaristik hartuko dute parte.
Ikasle eskolaren helburua bertako ikasleek lanik ahalik eta praktikoenak egitea da, idatzi ahalaz bat, irakurtzeko gogoa pizte dutenak. Horregatik, ebaluazio sistema ere berezia da. Sistema horretan sartzen da iaztik martxan dagoen www.idazten.com webgunea: bertan ikasleek egindako lanak argitaratzen dira, edozeinen eskura: horrela, ikasleek euren lanak jendaurrean erakusten dituzte. Garako Mugalari gehigarrian edota Euskonews-en ere argiaratzen dituzte.
Esan bezala, astelehenean, urriaren 1ean irekiko da izen emate epea eta urriaren 11arte egongo da zabalik. Izena emateko bete beharreko eskari bakarra lizentziatua edota diplomatua izatea da.