Aurreko ikasturtean izandako arrakasta ikusita, Udalak erabaki du gaztetxoendako DJ jaialdiak antolatzea, berriz, Zabalotegi aretoan.
Hori horrela, 12 et 14 urte arteko gaztetxoendako alkoholik gabeko gune bihurtuko da areto hori, hilean birritan; "zapatu bat bai, bestea ez", Nagore Narbaiza Gazteria eta Hezkuntza teknikariak azaldutakoaren arabera.
18:30-21:30 ordutegia izango du eta neska-mutikoek dantza egin eta ondo pasatzeko aukera izango dute zenbait disko jartzailek musika ipintzen duten bitartean.
Gaztetxoak pozik
Aurreko ikasturtean batez beste 130 neska-mutikok hartu zuten parte jaialdiotan. Gustura ibili ziren, gainera, eta hala adierazi zuten; hain justu ere, euren eskariz bilakatu da ekimen finko kultura egitarauan.
Narbaiza teknikariak esan duenez, oraingoz urte bukaera arteko jaialdien egutegia zehaztu dute. Disko jartzaileei dagokienez, hori zehazteko dutela aurreratu du.