Urpekaritza ikastaroa zabaltzeko asmoa dauka Kirol Zerbitzuak

Maider Arregi 2009ko mar. 27a, 10:27
Kirol Zerbitzuak Gipuzkoako Urpekaritza Jardueren Federazioarekin batera, urpekaritza astea antolatu zuen martxoaren 23tik 26ra. Ekintzak izandako arrakasta ikusita, Kirol Zerbitzutik jarduera hau indartzea du helburu eta ur jarduerak bultzatzea. Guztira, 47 pertsonak hartu dute parte antolatutako urpekaritza ikastaroan.

Ikastaroaren balantzea ezin hobea dela azaldu du Kirol Zerbitzuak. Arrakasta ikusita, federazioarekin batera, lehen mailako aditu batek urpekaritza ikastaroa emateko aukerak aztertzen ari dira. Aukera hau udara hasierarako (ekaina-uztaila) edota irailerako aztertzen da Kirol Zerbitzua. Ikastaro honekin 25m sakoneko murgilketak egin ahal izango dira; eta atal teorikoaz gain igerilekuan eta itsasoan egin ahalko dira praktikak.

Hegats bakarreko igeriketari dagokionez jarduera hau sustatzeko hegats batzuk erosteko aukera aztertzen ari da. Horrela hegats hauek erabiltzaile, igeriketa eskolako ikasle eta entrenamenduetarako prest egongo zen.

Igerilekuaren dinamizazioarekin jarraituz eta Beti Busti piraguismo elkartearekin batera, 'skimotaje' ikastaroa antolatzeko asmoa dagoela ere azaldu dute maiatza ingururako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak