Ur zikinak batzeko saneamendu sarea moldatuko dute Agorrosinen

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko ira. 24a, 11:02
Agorrosin kirol instalazioetan saneamendu sarea moldatzeko lanak egingo ditu Udalak. Gaur egun Agorrosingo ur zikinak errekara doaz eta Udalak egingo dituen lanekin lortu nahi dutena da ur zikinak bereiztea eta kolektorera bideratzea.

Agurne Barruso alkateak azaldu duenez, lan horiek egingo dituzte Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntza batekin. Laguntza hori da 200.092 euro ingurukoa, eta, Barruso alkateak gehitu duenez, Agorrosin kirol instalazioetan saneamendu sarea egokitzeaz gain beste bi proiektu ere garatuko dituzte kopuru horrekin: batetik, udal langileen gestioa egiteko programa informatiko berria erosiko dute; eta bestetik, kale-hezitzaileen eta Etxadi Kontsultoriaren zerbitzuak finantzatuko dituzte.

Barruso alkateak Agorrosingo saneamendu sareari buruz gehitutakoaren arabera, lanak esleituko dira prozedura negoziatu urgentez, dirulaguntza hori jasotzeko baldintzen arabera lanok gauden urtearen barruan egin behar direlako.

Santa Marina aurreko zorua

Santa Marina parrokia aurreko zorua ere konpontzekoa da Udala. Hori ere prozedura negoziatu bidez esleitzekoak dira eta lanen aurrekontua 35.000 euro ingurukoa dela aurreratu du Barruso alkateak. "Bideberri pasealekua eta Santa Marinako zubia txukundu eta gero, geratzen zen Santa Marina aurrea bakarrik konpontzeko. Jende asko pasatzen den gunea da eta ingurua txukuntzen bukatu nahi genuen", gehitu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak