Ur jolasak bihar gazteendako Agorrosinen

Maider Arregi 2009ko martxoaren 6a

Udaleko Kirol zerbitzuak antolatuta, bihar, zapatua, gaztetxoendako ur jolasak egongo dira Agorrosinen. Guraso eta umeendako izango dira jolasok, 17:00etan hasi eta 19:00ak bitartean. Begirale bat bertan izango da.

Igerileku txikian, berriz, 8 urtetik beherakoendako jarduerak egongo dira eta gurasoak ere sar daitezke nahi izanez gero. Jarduerok hilean behin izango dira. Hala, hurrengo saioak izango dira apirilaren 4an, maiatzaren 10ean eta ekainaren 13an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak