Jose Ignacio Ansorena Peter-rek egin zuen atzo irekiera lekzioa, Nola esaten da UNED euskaraz? edo tradizioa ez da inertzia izenburuarekin. Modu arin eta dibertigarrian hasi zen ekitaldia. Gerora, datuen unea etorri zen: hala, Juan Jose Alvarez UNEDeko zuzendariak jakinarazi zuenez, 2006/07 ikasturtean %5,34 igo ziren matrikulazioak, eta 1.600 matrikulazio egon ziren guztira. Ikasturte berrian matrikulatzeko aukera dago azaroaren 15era arte.
Bi omenaldi egin zituzten. Bat Manuel Cainzos UNEDeko irakasle beteranoari egin zioten, erretiratu egiten delako; eta bestea, aurten lizentziatu diren 50 ikasleei.
Alvarez zuzendariaz gain, M. Jesus Aranburu Kultura diputatua, Agurne Barruso alkatea, Marta de la Cuesta Plangintza eta Ekonomia Errektoreordea eta Kutxako Gizartekintzako Iñaki Almandoz egon ziren ekitaldian.