Uned-Bergarak 33 ikastaro antolatu ditu udarako

Usoa Agirre 2009ko mai. 7a, 18:32
Ekainaren 16etik 26ra bitartean egingo dituzte Uned-en Bergarako egoitzan udako ikastaroak. Bertako irakasleez gain, eskaintzen diren gaietan adituak diren profesional, erakunde eta elkarteek ere parte hartuko dute. Edizio honetarako 33 ekintza proposatu dituzte: 29 ikastaro Humanitateak, Psikologia Aplikatua eta Gizarte Zientzien gainekoak; eta 4 tailer edo mintegi.

Edizio honetan berrikuntza bezala, gainontzeko urteetan eskaini diren ikastaroez gain, Humanitateen arloan honako hauek nabarmendu daitezke:

  • "China: Tradición y modernidad en el Dragón Emergente",
  • "Internet red de redes. El desarrollo cultural a través de los nuevos soportes digitales",
  • "La glocalidad: estrategias identitarias",
  • "Historia de clima. Del negacionismo a los hechos históricos. El caso del País Vasco (1570-2008)",
  • "Leer la utopía" (literatura utopika eta distopika aztertuz) eta
  • Urdanetaren papera aztertzen duen ikastaro bat.

Gizarte Zietzien arloko ikastaroek gaurkotasuna duten gaiak jorratzen dituzte, adibidez:

  • "Hacia una nueva economía"
  • "Responsabilidad Social Empresarial: la nueva cultura de gestionar las empresas"
  • "Los océanos: repercusiones sociales ante los retos de sostenibilidad y legislación"

Azkenik, lau tailer edo mintegi eskainiko dituzte literatur sormenari buruz:

  • "Mikrofikzio literarioa"
  • "Kontaera laburra"
  • "Mikrokontaera eta monografien katalogazioa Ibermac formatopean"

 

Ikastaro guztien berri duzue hemen: VII Uda Ikastaroak

.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak