UNED-Bergara ikastetxeko uda ikastaroetan matrikula egiteko epea zabalik

Miren Arregi Amasorrain 2007ko maiatzaren 8a

Era guztietako pertsonei zuzenduta daude; profesional, ikasle eta orokorrean ikasteko gogoz dagoen edozein pertsonari. Bergarako UNEDek, Gipuzkoako Kutxaren laguntzarekin antolatu ditu ikastarook. Maiatzaren 31 baino lehen eman beharko da izena.

Guztira 32 ikastaro desberdin prestatu dituzte udarako. Batetik, aurreko edizioetan ere egin diren ikastaro arrakastatsuenak daude, horien artean Liburutegia praktikan izenekoa edota Euskal Herriko historiari buruzkoa.

Berrikuntzak ere izango dira aurtengo edizioan, izan ere gaur egunean garrantzi handia hartzen diharduten gaiak ere landuko dira.

Ikastaroak bi talde desberdinetan banatuta daude. Batetik, ikastaro orokorrak daude eta bestetik ikastaro metodologikoak deitzen direnak.

Nobedadea

Aurtengo apustu berri eta nobedade bezala Kanta aitzaki izeneko ikastaroa antolatu dute. Ikastaroa kantuari buruzkoa izango da, eta arnasketak, gorputzaren esanahia, ahots kokapena edota espresioa bezalako gaiak landuko dira. Amaia Zubiria kantaria izango da irakaslea.

Ekainean

Ikastaro guztiak ekainean izango dira eta gehienez 20 ordukoak. Eskola gehienak arratsaldez emango dira eta irakasle profesionalak izango dira kurtsoak eskainiko dituztenak; bai UNED bertako langileak eta baita Mondragon Unbibertsitateko, Euskal Herriko unibertsitateko edota Deustuko Unibertsitateko irakasleak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak