Umeen jolasak eta kantuak ikasteko izena emateko epea zabalik

Maider Arregi 2007ko aza. 15a, 11:53
Euskal kantu eta jolasak eta euskarazko ipuinak landuko dira, baina eskarien arabera euskaraz edota gaztelaniaz emango dira ikastaroak. Euskarazko taldearekin ipuin kontaketa ere landuko denez 14 ordukoa izango da eta gaztelaniazkoa, berriz, 10 ordukoa. Izena emateko epea abenduaren 14ra arte egongo da zabalik.

Bergarako Udaleko Euskara Batzordeak, Udal liburutegiaren, herriko ikastetxeen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, umeen jolasak eta kantuak ikasteko eta ipuin kontaketa lantzeko ikastaroak antolatu ditu.

Hemen informazio zehatzagoa:

Ikastaroen helburuak:

  • Ondo pasatzea eta euskal kantak eta jolasak ikastea eta ipuin-kontaketan trebatzea.
  • Baliabide horien bitartez, umeen emozio heziketa bultzatzea eta umeen eta familiakoen arteko afektibitatezko loturak indartzea, elkarri entzunez, elkarrekin jolastuz, kantatuz, ipuinak irakurriz...

Ikastaroaren ezaugarriak:

  • Euskaraz izango da.
  • Jolasak, kantuak eta ipuinak tartekatu egingo dira.
  • Orduak: euskarazko ikastaroa 14 ordukoa izango da.
  • Ordutegia aukeran, astegunetan edo larunbatetan. Izena ematerakoan bakoitzak adierazi zein ordutegi nahiago duen eta zein ordutegitan ezin duen.
  • Asteazken eta ostegunetan: 15:00-16:30 /18:30-20:00
  • Larunbat goizetan: 10:00-12:00 (saioren bat umeekin ere egingo da).
  • Irakaslea Ana Carpintero izango da.

Zeinek har dezakeen parte:

Interesa duen edozeinek har dezake parte (guraso, begirale, zaintzaile, irakasle...).

Noiz eta non:

  • Ikastaroaren hasiera: aste barrukoa urtarrilaren 10ean eta larunbatetakoa urtarrilaren 12an.
  • Izen emateko epea bukatu eta taldeak osatu ondoren (gutxienez 8 lagunekoak) zehaztuko dira talde bakoitzaren hasiera eguna eta tokia, eta horren berri emango zaizue.

Izena ematea eta matrikula:

  • Izena emateko epea 2007ko abenduaren 14ra arte egongo da zabalik.
  • Izena ematerakoan 24 euroko matrikula ordaindu beharko da eta %85eko asistentzia (edo handiagoa) daukanari erdia bueltatuko zaio eta bertan grabatutako kantuen CDa oparituko zaio.
  • "Izena emateko txartela" bete eta zuen umearen ikastetxeko idazkaritzan entregatu edo Udaleko Euskara Zerbitzura (Udaletxea. San Martin plaza, 1. pisua) eraman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak