Umeekin federazioak Altzasun egin du urteroko topaketa

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko eka. 29a, 14:03
Haur Minbizidunen Gurasoen Euskal Federakundeko ordezkarien helburuetako bat da taldea ezagutzera ematea halako ekimenekin

Umeekin federakundeko 100 bat kide Altzasun batu ziren aurreko astelehenean, urtero egiten duten topaketarako. Aurten Gipuzkoari tokatu zaio topaketa antolatzea eta Debagoienean elkartea ezagutzera emateko asmoz, Bergaran egitea erabaki zuten.
Primerako eguna pasa zutela aurreratu dute federazioko kideek: "Goizean hamarretakoa egin genuen eta umeak Elosuko zalditegira joan ziren zaldian ibiltzera. Eguerdian bazkari ederra egin genuen eta arratsaldean umeendako jolas eta tailerrak prestatu zituzten Jardun elkarteko aisialdi taldekoek".
Horrekin guztiarekin, "eskerrik beroenak" luzatu nahi dizkiete Altzasuko zuzendaritza batzordeko kideei eta "nola ez, Elias Lete eta Itziarri, Javier Mendizabal Surra eta Maite Barrenari eta Pablo Iparragirre eta Yolanda Herrerosi, musutruk egindako lan guztiagatik, guk egun zoragarria igarotzeko".
Esker on horren adierazgarri, Umeekin elkarteko lehendakari Kepa Olasagastik oroigarria eman zion Altzasuko lehendakari Ruben Gaunari.

Beste bi hitzordu

Haur Minbizidunen Gurasoen Gipuzkoako elkarteak, Aspanovasek baditu beste bi hitzordu uztailerako.
Alde batetik, uztailaren 12an, Zarautzen surf ikastaroa egingo dute Aspanovas elkarteko neska-mutikoek.
Beste aldetik, uztailaren 26an, Zumaian, mendi lasterketa proba egongo da, eta han batutako dirua Aspanovas elkarteari emango diote.
Hain justu, Flysch Trail proba egongo da –Euskal Herriko txapelketarako puntuagarria– eta han batutako dirua izango da  Aspanovas elkartearen Bizitzea, gure historiarik politena proiekturako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak