Udazkeneko agenda ekintzez gainezka dator

Maider Arregi 2008ko ira. 30a, 14:25
Udazkenean ere badago zertaz gozatu Bergaran. Besteak beste, nazioarteko helduendako txotxongilo mostra, organo erromantikoaren 8. zikloa edota erakusketekin beteta dator urriko kultura agenda:

Urriak 2tik 6ra

Nazioarteko helduendako txotxongilo mostra.

Urriak 3, barikua

Jolas ibiltaria Simon Arrietan, Jardunek antolatuta

Urriak 4tik 25era

Nazioarteko organo erromantikoaren 8. zikloa.

Kontzertu guztiak 20:00etan San Pedro parrokian.

Urriak 4, zapatua

Ainhoa Soraluze, mezzosopranoa. Organo jolea Fernando Gonzalo.

Urriak 11, zapatua

Michael Eckerle, organo jolea. Alemania

Urriak 18, zapatua

Beasaingo Loinatz abesbatza organikoa. Zuzendaria: Xabier Sarasola. Organo jolea: Gerardo Rifón.

Urriak 25, zapatua

Oñatiko Ganbara abesbatzaren kontzertua

Urriak 6, astelehena

  • 19:00 "Nola eragin seme alaben hizkuntza jokabidean" hitzaldia kultura etxean

Urriak 9, eguena

  • 19:00 "Gu geu pertsonak" helduendako ipuin kontaketa Aroztegin Bea Egizabalen eskutik.

Urriak 12, domeka

Mendiko ganadu feria Elosun.

Urriak 17, barikua

  • 19:30 Antxon Arzaren "Bizimoduak" ikus-entzunezkoa Aroztegin. Udal Euskaltegiak antolatuta

Urriak 18, zapatua

  • 10:00-20:00 Bergarako merkatarien 1go azoka, Bedelkarrek antolatuta pilotalekuan

Urriak 19, domeka

  • 12:30 Bergarako Udal Musika Bandaren kontzertua Santa Marinako parrokian.

Lehiaketak

Film laburren lehiaketa: lanak aurkezteko epea azaroaren 3an amaitzen da. Oinarriak hemen.

Erakusketak

Mari Paz Alustiza Bergarako margolariaren erakusketa urriaren 10etik azaroaren 2ra, Aroztegi Aretoan.

Jon Balentziaga Bergarako margolariaren erakusketa kultura etxean urriaren 12tik 25era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak