Udan neska-mutiko sahararrak etxean hartzeko dei egin dute

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko mai. 3a, 12:53
Sahararen aldeko herriko Bubisher elkarteak ume sahararrak udan etxean hartzeko kanpaina abiarazi du. Hori horrela, interesa izan dezaketen guztiendako batzar informatiboa deitu dute maiatzaren 13rako, eguaztena. Kultura etxean izango da, 20:00etan.

Besarkada solidarioa

Elkartasun proiektu horren helburua da haur horiei beste errealitate bat ezagutzeko aukera ematea.

Horrekin guztiarekin, oporrok izan nahi dute Bubisherreko kideen esanetan: "Neska-mutikoendako arnas bidea, errefuxiatuen kanpalekuetan bizi dituzten baldintza gogorrak kontuan izanda, eta horrekin batera, bi herrien arteko besarkada solidarioa".

Etxean, bi hilabetez

Harrera kanpaina bi hilabetekoa izango da aurten ere, uztailaren 10etik irailaren 10era, gutxi gorabehera; modu horretan neska-mutikoei eman nahi zaie aukera udako oporrak Aljeriako Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetatik kanpo pasatzeko.

Umeok 7 eta 12 urte bitartekoak dira; Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetan jaiotakoak dira eta bizi ere han bizi dira familiarekin. Erbestealdi luzea dihardute han, oso baldintza gogorretan: janari, osasun eta hezkuntza gabezia handiak dituzte eta udan, 50 graduko tenperatuta jasaten dute eta zero azpitik, neguan. Gainera, nazioarteko laguntza, oro har, gero eta eskasagoa dela aurreratu dute Bubisherreko kideek eta horrek are zailagoa egiten duela erbestealdia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak