Datorren larunbatean, apirilaren 17an, XVI Gipuzkoa Klasika txirrindulari probaren hasiera eta amaiera Bergaran izango da. Hori horrela, eta helmugako gunea prestatzeko, Ibargarai kalea kotxez hutsik egon behar da goizeko 08.00etarako, Elementaleko semaforotik Seminarioko jolas patioaren sarrerara arte.