Udaltzainek 3.235 isun jarri zituzten iaz herrian

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko mai. 7a, 11:42
Debekatuta dagoen tokian aparkatzeagatik izan ziren gehienak; isun asko Ibargarain jarri zituzten. Bergarako udaltzainek 3.235 isun jarri zituzten joan den urtean, 2005ean baino %52,9 gehiago.

Txostena aurkeztu dute udaltzainek eta txostenak jasotzen duenez, bi arrazoi nagusiengatik gertatu da igoera hori: azken urteetako obra luzeak bukatu zituztela, eta lehen baino udaltzain gehiago egotea. Kaleen arabera, Ibargarain eta Irizarren jarri zituzten isun gehienak.
Isunen arrazoi nagusia gaizki aparkatzea izan zen. Horiek 77.630 euro suposatzen dute; 2006ko 31n %61,55 zeuden ordainduta, eta %4,54, baliogabetuta.

Beste datu batzuk

Isunez gain, udaltzaingoak beste datu batzuk ere eman ditu, adibidez: bertan behera utzitako 22 ibilgailu topatu zituen; 345 obra baimen eman; hiru zarata neurketa egin; eta galdutako 96 gauza erregistratu. 2006an, 14 udaltzain zeuden, eta 16 orduko zerbitzua eman zuten egunero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak