Udaleku musikalerako izenematea zabalik

Usoa Agirre 2010eko apirilaren 21a

Ekainaren 28tik uztailaren 9ra bitartean izango dira udaleku musikalak Bergarako Musika Eskolan. 4 urtetik 11 urtera arteko gaztetxoek parte hartu ahal izango dute. Musikaren mundua ezagutu, ulertu eta bizitzeko helburua dute udalekuek.

Helburuak: musikaren mundu zoragarria ezagutu, ulertu eta bizitzea, jolasen bidez musikaz disfrutatzea eta giro ludiko eta goxo bat sortzea.

  • Erritmoa, melodía, dantza, musika tresnen tailerra, antzerkia eta koreografia landuko dira.
  • Azken helburua ez da teorikoa, musikarekin gozatzea eta sormena eta sentsibilitate musikalak garatzea baizik. 

Adina

  • 1.taldea: 4-5 urte (2004 eta 2005. urtean jaiotakoentzat )
  • 2.taldea: 6-7 urte (2002 eta 2003.urtean jaiotakoentzat)
  • 3.taldea: 8-9 urte  (2000 eta 2001. urtean jaiotakoentzat)
  • 4.taldea: 10-11 urte (1998 eta 1999.urtean jaiotakoentzat)

Data: ekainaren 28tik uztailaren 9ra
 
Ordutegia: goizeko 9:30etik 13:00era
 
Tokia: Bergarako Musika eskola (Espoloia z/g)
 
Matrikula: 115 €; musika eskolako ikasleek 105 €
Diru-sarrera ondorengo kontuan egin beharko da:
K/K 2101 0070 81 0012342622
 
Izenematea: apirilaren 12tik maiatzaren 7ra, Bergarako musika eskolan, arratsaldez 15:30etik 19:30era.
 
Informazio gehiago: Bergarako Musika eskolan. Espoloia z/g. 943 76 57 80

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak