Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udalak lau bizikleta erosi ditu Ingurumen batzordearen ekimenez, eta helburua da Udaleko langileen artean auto zein motorraren erabilera murriztea. Bereziki Udaleko gutun eta oharrak banatzen jarduten duten bi langileendako erosi dituzte bizikletok. Ingurumen batzordetik jakinarazi dutenez, "langileokin kontsultatu eta ideia ona iruditu zitzaien. Dena den, beharra izan dezakeen beste edozein langilek ere erabil ditzake".