Bestalde, aukeratutako argazkiak Udal Artxibategian jasota geldituko dira eta Udalak hauek erabiltzeko aukera izango du, beti ere egilearen berri emanez. Argazkia aurkezteko interesa dutenak Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan. Horretarako azken eguna urriaren 20a izango da. Telefonoa: 943 77 91 79.
Publizitatea
Bertan publizitatea jarri nahi duten herriko dendari, ostalari, enpresa, talde, ikastetxe eta abarrei ere zabaldu zaie deia. Egutegia 2008koaren tankerakoa izango da eta, beraz, publizitatea logotipo moduan joango da.
Publizitatea jartzeko interesa dutenak Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan. Horretarako azken eguna urriaren 20a izango da. Telefonoa: 943 77 91 79.