Udalbiltzari elkartasuna adierazteko bilkura bihar, zapatua

Monika Belastegi Aranzabal 2010eko ekainaren 11

12:00etan izango da San Martin plazan. Udalbatzak herritar guztiei egiten die dei era isilean elkartasuna adierazteko auzipetuei.

Udalbilzaren aldeko mozioa onartu zuen udalbatzak astelehenean, erakundearen aurkako auzibidea "gogor salatzeko"  eta Gobernuari eskatzeko "Estatuko fiskal nagusiak gaur egun mantentzen duen akusazio publikoa erretira" dezan.
Udal Gobernuaren, EAJren eta EAren aldeko botoekin eta PSE-EEren aurkakoekin onartu zuten mozioa ezohiko bilkuran. 
Horrekin guztiarekin, biharko, zapatua, elkarretaratzea deitu dute, 12:00etan, San Martin plazan. Herritar guztiei egiten diete dei era isilean elkartasuna adierazteko auzipetuei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak