Bergarako Udalak, 2008rako ere egutegia ateratzeko asmoa dauka. Bertan, publizitatea jarri nahi duten herriko dendari, ostalari, enpresa, talde, ikastetxe eta abarrei deia zabaltzen die Udalak.
Egutegia 2007koaren tankerakoa izango da eta, beraz, publizitatea
logotipo moduan joango da. Publizitatea jartzeko interesa dutenak
Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan. Horretarako
azken eguna azaroaren 9a izango da. Telefonoa: 943 77 91 71.