Udalak salgai jarri ditu Ibargaraiko garajeak

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko azaroaren 9a

Ibargarai kaleko 17. zenbakiaren sotoan geratzen zaizkion 10 garaje irekiak saltzeko baldintzak onartu ditu udalbatzak osoko bilkuran

Garaje irekiok bi preziotakoak dira, 16.500 eurokoak eta 21.500 eurokoak eta enkantean parte-hartzeko derrigorrezkoa izango da, besteak beste, herriko zergen eta udal zergen ordainketetan eguneratua egotea.

Kontratazioaren gaineko espedientea, sotoaren planoak eta aparkalekuen deskribapena Bulego Teknikoan aztertu ahal izango dira, astelehenetik egubakoitzera, 09:00-13:00 ordutegian. Eskariak ere leku berean aurkeztuko dira iragarkia argitaratu eta 30 eguneko epean.

Kontratazio Mahai batek aztertuko du eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa eta onartutako eskatzaileen zerrenda argitaratuko dute Udal iragarki taulan.
Alegazio epearen ostean, behin betiko zerrenda onartuko dute eta zozketa irekia egin, notario aurrean.

56 garaje zituen Udalak esandako etxe blokean; 24 Hazienda Ministerioari eman zizkion Seminarioan egitekoak direnen ordez eta gainontzekoak saldu egin ditu, hainbat epetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak