Azkeneko urteetan betebehar hori Gipuzkoako Ur Kontsorzioak egin badu ere, kudeaketa berreskuratzea erabaki du Udalak. Hori horrela, udaletxean egin beharko dira aurrerantzean gestiook: alta eta baja ematea, matxuren gaineko jakinarazpenak, kexuak...
Argibidetarako telefono zenbakia ere egokitu dute: 902 54 02 77.
Kale garbiketa zerbitzua
Astelehenean egindako osoko bilkuran, kale garbiketa zerbitzua Cespa enpresarekin urtebete luzatzeko erabakia hartu zuen udalbatzak, aho batez. Zortzi urteko hitzarmena izan du Cespak Udalarekin eta irailean bukatu egin zenez, bada, urtebetez luzatzea erabaki dute.
Euzko Alderdi Jeltzaleko ordezkariek bakarrik urtebetez luzatzeko arrazoiaz galdetuta, Agurne Barruso alkateak azaldu zuen, "gehiago luzatu aurretik zerbitzua bera eta emateko modua aztertu" nahi dituztela.