Udalak kiosko, ibi eta taxien tasen diru bilketa egingo du

Maider Arregi 2007ko aza. 6a, 11:09
Aurtengo kiosko, ibi eta taxien tasen erreziboak ordaintzeko epea, 2007ko azaroaren 7tik 2008ko urtarrilaren 7ra bitartekoa da. Hemen xehetasun gehiago:

Lekuak eta medioak:

  • Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira, 2007ko azaroaren 7an.
  • Helbideratu gabeko erreziboak, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira eta ondoko eran gauzatu ahalko dute ordainketa:
    • Baimendutako Finantza Erakundeek horretarako egokitutako bulegoetan, diru-kutxetan edo Internet bidez, www.bergara.net tarteko delarik. Udaletxetik bidalitako barra-kodedun erreziboa eduki beharko da eskura.
    • Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera bitartean, 7:30etik 13:30era edo larunbatetan 9:00etatik 13:30era, legezko dirua edo Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitu ondoren premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak