Udalak hitzarmena sinatu du Madura Etxegintzak SLrekin Urteagan 267 etxe eraikitzeko

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko urt. 26a, 18:48
128 babes ofizialekoak izango dira, 24 tasatuak eta 115 libreak. Eraikitze lanei dagokienez, Madurako ordezkariek esan dute lehenik eta behin erreka desbideratzeko obrak egingo dituztela udaberritik aurrera. Ondoren hasiko dira etxeak eraikitzen. Hitzarmeneko baldintzen arabera, tasatutako etxeak zozkatuta egon beharko dira 2010eko iraila baino lehen, eta babestutakoak, 2011ko martxorako.

Gaur, martitzena, eguerdian Urteagan etxebizitzak eraikitzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Madura Etxegintzak SL eraikuntza enpresak. Sinadura ekitaldia udaletxean egin dute eta parte hartu dute Agurne Barruso alkateak eta Bittor Alberdi eraikuntza enpresako arduradunak.

Hitzarmen horren arabera, 267 etxebizitza eraikiko dituzte Urteagan: 128 babes ofizialekoak, 24 tasatuak eta 115 libreak. Konpentsazio gisa, %10 jasoko du Udalak: batetik, diru kopurua jasoko du –80.000 euro orain, hitzarmena sinatzearekin batera; 118.000 euro tasatuak zozkatzean eta beste 118.000 babestutakoak zozkatzean–. Bestetik, orubea ere jasoko du, babes ofizialeko etxeak egiteko.

Hitzartutako etxeok eraikitzeko, gur egun Urteaga kalean geratzen diren etxe zaharrak bota egingo dituztela aurreratu du Barruso alkateak. Bittor Alberdi eraikunta enpresako arduradunak, bere aldetik, esan du lehenengo eta behin tasatutako etxeak eraikiko dituztela eta jarraian, babestutakoak. Horren haritik, etxeak eraiki aurretik erreka desbideratzeko lanak egingo dituztela argitu du Alberdik eta gehitu du lan horiek udaberrian hasiko dituztela.

Bestalde, Barruso alkateak zehaztu du hitzarmeneko baldintzen arabera, tasatutako etxeak zozkatuta egon beharko direla 2010eko iraila baino lehen, eta babestutakoak, berriz, 2011ko martxorako.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak