Udalak enkantera atera ditu baja eman nahi dien Land Rover eta Opel Rascal autoak

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko mar. 15a, 11:01
Lehenengoa 1986 urtekoa da eta bigarrena 1991koa, biak ala biak, furgoneta mistoak; eskariak egiteko epea zabalik dago hilaren 23ra arte

Udalak baja eman nahi dien bi auto eskualdatzeko baldintzak onartu dituzte. Ibilgailuak dira 1986 urteko Land Rover ibilgailua eta 1991ko Opel Rascal ibilgailua eta eskuratu ahal izango ditu herrian erroldatuta dagoen adinez nagusiko edozeinek, betiere, baldintzak jasotakoa jarraituz.
Eskaera orriak eta baldintzak eskuragarri daude udaletxeko Idazkaritzan eta eskariak aurkezteko epea bukatuko da martxoaren 23ko 13:30ean. Bestalde, eskariok aurkezteko derrigorrezkoa izango da Udalarekin zorrik ez izatea.

Hartzailearen betebeharrak

Autoa hartzen duenak, autoa bere izenean jartzeko beharrezkoak diren tramiteak egin beharko ditu eta horrek dakarren kostea ere bere gain hartuko du. Gainera, Udalak autoa gordeta duen lekutik atera beharko du, baina jaso aurretik, titularitate aldaketa eginda eta autoa bere izenean izan beharko ditu. Horrekin batera, 15 eguneko epean erretiratu beharko du.
Epealdi horretan autoa erretiratu ahal izateko eskatzen diren baldintza guztiak bete direla ziurtatzen ez baldin bada, erabakia bertan behera lagako du Udalak. 

Proposamen ekonomikoa

Interesa dutenen artean proposamen ekonomiko altuena egiten duenari egingo zaio esleipena. Hala ere, inork ez balu eskaintza ekonomikorik egingo, interesa azaldu duten guztien artean zozketa egingo da martxoaren 24an, 12:00etan, udaletxean.

Autoak ikus daitezke

Autoak ikusi nahi dituenak badauka aukera eta horretarako aurrez egin beharko du hitzordua Udaltzaingoan. Kontuan izan behar da, bestalde, Udalak ez duela inongo konponketarik ezta hobekuntzarik ere egingo autoetan.

Autoen ezaugarriaK:

Lan Rover ibilgailua
> Matrikula:  SS 2948 W. 
> Urtea: 1986.
> Mota: Furgoneta mistoa.
> Modeloa: Santana 88 (normala).
> IAI:  2009ko apirilean    
    (akats arinak). 

Opel Rascal ibilgailua
> Matrikula:  SS 4943 AK. 
> Urtea: 1991.
> Mota: Furgoneta mistoa.
> Modeloa: Rascal.
> Orrialdeak: 2009ko azaroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak