Udalak banatu du kultura taldeei bideratutako dirua

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko urt. 25a, 11:56
Bergarako Udalak erabaki du kultura elkarteei zuzendutako dirulaguntzak nola banatu. Irailean jakitera emandakoaren arabera, diru irabazirik gabeko elkarteek herrian egiten duten lana laguntzeko diru laguntzak izango dira banatuko dituztenak.

Ezinbestekoa da, kalitatezko kultura eskaintzea eta, gainera, Bergarako izena lau haizetara zabaltzea. Gainera, herrian egiten diren ekintzetan parte hartzea eta herritarren arteko elkartasuna bermatzea ere kontuan hartu dute laguntzak ematerako orduan.

Musika talde asko

Guztira 39.825 euro banatu ditu aurten Bergarako Udalak kultura elkarteen artean; guztira 16 elkartek jasoko dute laguntza. Horien artean, Bergarako Orkestra sinfonikoak jasoko du diru laguntza handiena: 12.500 euro. Bestalde, Bergarako orfeoiak 8.900 euro jasoko ditu. Aritzeta abesbatzak 5.000 euro jasoko ditu udalaren eskutik. Eta, Txurrumilo kultura taldeak eta Musirakak 2.500 euro eta 2.150 euro hurrenez hurren.
Beste bederatzi mila euro inguru, Abarka (950 euro), Alai taldea (600 euro), Beart elkartea (950 euro), Beke elkartea (700 euro), Bergarako Buztinzale zeramika elkartea (1000 euro), Bergarako erreileno eta tostoien kofradia (650 euro), Moiazpi dantza elkartea (1.100 euro), Pol-pol argazki elkartea (825 euro), Seilu eta bilduma zaleen elkartea (700 euro) eta Taila elkartearen (1.000) artean banatu ditu Udalak.
Modu honetan, elkarteek egiten duten lana eskertu gura du Bergarako udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak