Udalak 54.000 euroko laguntza emango die kultura elkarteei

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko aza. 2a, 17:43
Irabazi asmorik gabeko kultura talde eta elkarteendako 2009ko dirulaguntzak nola banatu erabaki du Udalak. Guztira, 54.000 euro banatuko ditu 15 talde eta elkarteren artean.

Dirulaguntzok bi zatitan ordainduko zaizkie taldeei: lehenengo %60 eta gero, gainontzeko %40a. Dirulaguntza 3.000 euro baino txikiagoa denean, laguntza onartu eta hilabeteko epean ordainduko du Udalak kopuruaren %60.

3.000 euro edo handiagoa denean, berriz, elkarte onuradunak hitzarmena sinatu beharko du Udalarekin eta horretarako dokumentazio hau aurkeztu behar du: batetik, Elkarteen Erregistroan inskribatuta dagoenaren ziurtagiria; bestetik, zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean daudela adierazten duten ziurtagiriak ere eta Udalarekiko ordainketetan egunean dagoela dioen agiria, hain zuzen ere.

Dokumentu horiek aurkeztu beharko dituzte eta hitzarmena sinatu, erabakiaren jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean. Ondoren, dirulaguntzaren %60 jasoko dute.

Gainontzeko %40a

Dirulaguntzaren beste zatia, %40, jasotzeko aurkeztu beharko dira ondorengo agiriak Udalean 2010eko urtarrilaren 15eko 13:00ak baino lehen: jarduera guztien zerrenda, programatutako jardueren dokumentazio grafikoa, izandako gastuen faktura originalak edo kopia konpultsatuak eta emaitza ekonomikoen memoria eta balantze errealak (laguntza 3.000 eurotik gorakoa denean bakarrik).

 

Diru-laguntzak elkarteei
Eurotan
Abarka dantza elkartea
  2.100
Alai Taldea
  1.409
Aritzeta abesbatza
  5.850
Beart   2.300
Erreileno eta tostoien kofradia
  1.495
Bergarako Orfeoia
10.170
Bergarako Orkestra Sinfonikoa
13.036
Buztinzaleen elkartea
     832
Gabero abesbatza
  1.885
Musikara dantza taldea
  3.165
Pol-Pol argazki taldea
     650
Gure Ametsa elkartea
  3.200
Surra irratizaleak
  1.049
Taila eskola
  1.399
Txuringo kultura elkartea
  5.460
GUZTIRA 54.000

Laguntza horietatik kanpo geratu da Botanika taldea, ez delako kultura talde edo elkarte kontsideratzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak