Udalak 12-16 urte artekoen gurasoendako batzarra deitu du

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko mai. 10a, 17:51
Hilaren 13an, eguena, izango da, 19:00etan osoko bilkuren aretoan. Gazteria Kontseiluaz, drogen kontsumoaz... jardungo dute; baita gurasoen proposamen eta kezkak jaso ere.

1994 eta 1997. urte bitartean jaiotako seme-alabak dituzten gurasoendako batzarra deitu du Udaleko Gazteria Sailak. Maiatzaren 13an, eguena, izango da batzarra, 19:00etan, osoko bilkuren aretoan, eta batzarrean parte-hartzera deitzen ditu Udalak esandako gazteen gurasoak.
Udala adin horretako gaztetxoekin batzartzen ari da azken hilabeteetan, Gazteria Kontseiluaren barruan, gazteok proposatutako ekintza bereziak antolatzeko. Bada, batzar horretan gazteondako antolatzen diren aisialdirako ekintza horiez gain, adin horretan gertatzen diren alkohol eta bestelako drogen kontsumoari buruzko azalpenak emango dituzte Askagintzako adituek. Kontsumo ohituren berri jardungo dute, datuak emango dituzte…
Udal arduradunen ustez, gaztetxoei dagokienez, haien gurasoak oso eragile garrantzitsuak dira. Hori horrela, euren proposamenak, kezkak, zalantzak… jaso nahi dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak