Udalak 2010eko egutegia kaleratu du eta banatzen hasi da

Maider Arregi 2009ko abenduaren 10a

Azken urtetan bezala, Bergarako Udalak 2010eko egutegiak kaleratu ditu: hormarako egutegi handia. Egutegiok herri osoan banatu dira. Herriko etxe, komertzio eta taberna guztietara bidaltzeko ahalegina egin du Udalak, baita baserri auzoetara ere. Postontzietan sartzeko egutegia tolestu beharra zegoen tokietan, etxe bakoitzerako bana pilan laga dira. Hala ere, arrazoi bategatik edo bestegatik etxeren batean jaso ez bada, abenduaren 28tik aurrera eskuratu ahal izango dira Udaltzaingoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak