Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udal zerbitzuak itxita egongo dira datorren astelehenean eta martitzenean, Mendekoste jaiak direlako. Itxita egongo dira, adibidez, udaletxea, liburutegia eta Agorrosin kirol gunea. Agorrosin, gainera, zapatuan, bihar, eta domekan ere itxita egongo da. Beraz, lau egunetan jarraian egongo da itxita zerbitzu hori. Labegaraietako kiroldegia aldiz, zapatuan eta domekan zabalik egongo da baina ez astelehenean eta martitzenean, egun horietan itxi egingo dute eta.