Udal Liburutegien egunaren harira, kalera atera dute liburutegia

Txomin Madina Milikua 2007ko urr. 24a, 18:35
Ibarreko liburutegiek hainbat ekintza antolatu dituzte "Irakurri" kanpainaren barruan. Hala, Oñatin ipuin kontalaria izan zuten atzo haurren liburutegian eta Bergaran, gaur, udaletxeko arkupetara atera dituzte liburuak.

Udal liburutegiaren erabilera gizarteratzea, horixe da Bergaran gaur egin duten ekimenaren helburua. Liburu, aldizkari eta egunkariak  liburutegitik atera eta udaletxeko arkupetan jarri dituzte, bertatik pasatzen den edozeinen begibistara.

Irakurri kanpaina

Eusko jaurlaritzak martxan jarri duen Irakurri kanpainaren barruan sartzen da gaurko ekimena, baina beste hainbat proiektu ere jarri dituzte martxan. Horren harira, Familiak ere kontatzen du izendatutako gidak banatu dituzte gurasoen artean.

Liburua ageri duen erretratua lehiaketarekin, bestalde, gaztetxoen artean irakurzaletasuna bultzatzea nahi dute. Erkidego mailako lehiaketa da hau, 12 eta 16 urteko gazteei zuzenduta, eta bertan parte hartzeko, irakurketarekin zerikusia duen argazki digital bat aurkeztu behar da.

Liburutegi menua ekimena, bestalde, 50 urtetik gorako pertsonentzat pentsatu dute. Azaroaren 16an egingo dute hori.

Liburuak dendetan

Iaz egin zuten bezala, aurten ere herriko hainbat dendatan liburuak eskuragarri jarriko dituzte bertaratzen direnei maileguan uzteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak