Udal 'gardena' eta 'publikoa' eraiki nahi du gobernuak

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko uztailaren 19a

Udala herritarrei eta eragileei zabaltzeko, partehartzea bultzatuko dute.

EAEko Agurne Barrusok eta Aralarreko Mikel Etxanizek, bi alderdiek osatu duten udal gobernuaren akordioaren oinarriak eman dituzte prentsaren aurrean. Azaldu duten moduan, "Udal gardena eta publikoa" eraiki nahi dute, "informazio iraunkorra eta zehatza eskainiko diena bergararrei". Horrekin batera, "Udal irekia" nahi dute. Horretarako, Udala herritarrei eta herriko eragileei zabaltzeko helburua dute eta partehartzea bultzatuko dute, tresnak jartzeko borondatea eurena eginez.

Udala "demokratikoa eta aurrerakoia" izatea ere nahi dute alderdi biek eta konpromisoa hartu dute ikusmolde denak errespetatzeko eta berdintasunean, gizarte justizian eta ingurumenarekiko errespetuan oinarritutako politika egiteko. Baita, prozesu politikoaren, elkarrizketaren eta indarkeriazko adierazpenak desagertzearen alde lana egiteko ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak