Udal Euskaltegiak mende laurdena bete du

Usoa Agirre 2008ko ekainaren 11

Urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditu euskaltegiak. Hilaren 20an afaria egingo dute. Izena emateko epea zabalik daukazue barikura arte.

Goiko kondean zabaldu zituen ateak Bergarako Udal Euskaltegiak 1982an. Lehenengo ikasturte hartan 150 ikaslek eman zuten izena. Irakasleak zortzi ziren.

Ordutik 6.000 ikasle eta 50etik gora lagunek jardun dute bertan lanean. Atzean geratutako urte horiek ospatzeko eta datozenei harrera egiteko urteurren ospakizunak antolatu dituzte.

Ekitaldiak

Lehenengo ekitaldia hilaren 20an egingo dute, afaria antolatu dute-eta euskaltegiko frontoian. Bergarar guztiak daude gonbidatuta: ikasleak, ikasle ohiak, langileak eta herritarrak. Prezioa 15 euro da eta izena emateko epea barikura arte egongo da zabalik euskaltegian bertan.

Euskara sencilloaren manifestoa
, Antxon Arzaren Bizimoduak proiekzioa eta Iñaki Caperochipiren Zetaren ibilbidea proiekzioa ere egingo dituzte irailean, urrian eta azaroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak