Udal Bandaren emanaldia domekan

EduMendibil 2007ko uzt. 13a, 14:40
Bergarako Udal Musika Bandaren 175. urteurreneko ospakizunekin jarraituz, Alfredo Gonzalez Chirlaqueren taldeak emanaldia egingo du etzi, domeka, Udal Pilotalekuan, 12:00etan. Santa Marinako jaien egitarauaren barruan kokatzen da emanaldia.

Kontzertuaren aurretik kalejira egingo dute Bandako kideek. Jarraian, Udal Pilotalekuan, "Kalez kale musikaz" izenburuko martxaren estreinaldia egingo dute kontzertuaren hasieran.  Gonzalez Chirlaquek berak konposatutako pieza da. Ondoren, beste hiru lan joko dituzte: "Ross Roy" (J. De Haanen obertuta), "El barberillo de Lavapiés" zarzuelako selekzioa (Barbierirena) eta, bukatzeko, "Las playas de Río", K. Vlak konpositorearena.

Herri bazkaria


Domekakoa ez da ohiko kontzertua izango. Izan ere, emanaldiaren ostean bazkari herrikoia izango da Udal Pilotalekuan bertan. 200 bat lagunek eman dute izena. Oraindik ere badago apuntatzeko aukera. Interesatuek Lazkano oinetako dendara (943 76 25 03) jo dezakete. Izenemateak 30 euro balio du. Bazkalostean, Koskorrena taldeak alaitutako dantzaldia izango da domekan Udal Pilotalekuan.

Udako oporren aurretik Bandak emango duen azken kontzertua izango da domekakoa. Bihar, zapatua, Antzuolako jaietan emanaldia egingo dute, 12:30ean. Aurretik kalejira egingo dute 11:30ean hasita. Irailean ekingo diote ikasturte berriari eta 175. urteurreneko ekitaldiei eutsiko diete berriro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak