Udal Aldizkariaren lehenengo zenbakia Udal webgunean duzue

Maider Arregi 2008ko urt. 16a, 12:20
Bergarako Udal aldizkari berritua kalean da. Bergarako Udalaren aldizkaria itxura eta eduki berriekin itzuli da. Urtarrilaren 17an eta 18an banatuko da kalez kale, etxez etxe eta baserri auzoetan, lehen aldiz. Orain www.bergara.net webgunean duzue eskuragai!

Bost atal izango ditu aldizkari berrituak. Editorialean Agurne Barrusok sinatutako eskutitza irakurtzeko aukera izango dute bergararrek.

Udalak herria pizteko egitasmo nagusiak zeintzuk izango diren jorratuko da gai nagusian. Era berean, herritarrak kazetari ataldean herritarren galderak eta Udal ordezkarien erantzunak izango dira.

Herritarrei udal batzorde desberdinetan parte hartzeko gonbita luzatzen zaie eta horretarako fitxa bat betetzeko aukera dute.

Iritziak ere ez dira faltako oraingo zenbakian; gazteen aisialdia, Udal Musika Banda, Abiadura Handiko Trena eta irisgarritasuna izan dituzte mintzagai herritarrek. Gure Bergara txokoan, Gure Ametsa elkartea eta Aritzetako San Migel dira aztergai.

Gainera, hirigintza, kirola, gazteria, kultura, gizartea eta baserri auzoekin loturiko albisteak ere izango dira. Besteak beste, Zabalotegi aretoaren irekiera eta Hirigintza arloko Plangintzako Aholku Batzorde berria izango dira albiste.

Hemen duzue urteko lehen aldizkaria

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak