Udako kirol jardueraren diptikoa kalean

Maider Arregi 2007ko maiatzaren 22a

Bergarako Udaleko Kirol Zerbitzuak kaleratu du 2007ko udako kirol jardueren diptikoa. Osasun ona izateak duen garrantzia ikusita, adin talde guztiendako eskaintza zabalena prestatu du aurten ere Kirol Zerbitzuak.

Aurtengo ekintzak bi multzotan bereizi daitezke; alde batetik gaztetxoei bideraturiko ekintzak ditugu eta horien artean txanda bakarreko eta bi txandatako ekintzak bereiztu behar dira. Txanda bakarreko ekintzak uztailaren 2tik 27ra arte izango dira. Eta bi txandatan banatutako jarduerak honako datetan banatuko dira: 1 go txanda ekainaren 25etik uztailaren 6ra arte eta 2. txanda uztailaren 9tik hil bereko 20ra arte. Bestetik, nagusiendako (15 urtetik gorakoendako) ekintzak ere eskaintzen ditugu hilabeteko iraupenaz, uztailaren 2tik 27ra arte hain zuzen ere.

Kirol jardueraren diptikoa 2007 (pdf formatua, 2MB)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak