Udaberriko erromeriak egingo dira Munibe plazan

Maider Arregi 2010ko api. 14a, 14:39
Bergarako Udalak, Jardun, Moiazpi eta Abarka dantza taldeen laguntzaz udaberriko erromeriak antolatu ditu. Dantza erakustaldiez gain herritarrek dantza egiteko aukera izango dute gainera. Afarirako txartelak apirilaren 16an jarriko dira salgai Pol-Pol tabernan eta kultura etxean.

Egitaraua:

APIRILAK 23, barikua

19:00 Moiazpi dantza elkartekoen erakustaldia. Ondoren Monik eta Eider trikitilariekin erromeria (Euskal Herriko Tikitilari Gazteen XVIII. Leihaketako irabazleak).

APIRILAK 30, barikua

19:00 Gazte Alai dantza elkartekoen erakustaldia. Ondoren Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariekin erromeria.

MAIATZAK 8, zapatua

Kalejira herriko trikitilariekin. 20:30 Erromeri-afaria Munibe plazan. Ondoren erromeria Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin.

Erromeriak eta erromeri afaria ere, Munibe plazan izango dira (karpa jarriko da). Afarirako txartelak apirilaren 16an jarriko dira salgai Pol-Pol tabernan eta kultura etxean. Erosteko azken eguna maiatzak 3. Prezioa: 12 euro.

Menua:

  • Menestra
  • Txahal redondoa txanpinoi eta patatekin
  • Etxeko hostopila
  • Edariak eta kafea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak