Udaberriko arropa heldu da Kilometroen dendara. Nikiak, prakak, jertseak eta poltsak ekarri dituzte besteak beste, denak udaberri eta uda kolorekoak: laranjak, berdeak edo marradunak. Denda Barrenkalen dago eta astelehenetik egubakoitzera arratsaldetan zabaltzen dute, 17:00etatik 20:00etara; zapatuetan goizetan zabaltzen dute.