Lapiko eta amantal artean hamar kazuela bakailao prestatu dituzte gaur eguerdian Bergarako hamar elkarte gastronomikotako ordezkariek San Martin plazan. Aurtengoa, 28. edizioa izan da eta Uberako Jaolatza elkarteko Ander Markiegi eta Maria Jose Apalategik gertatu dute bakailao goxoena epaimahaiko hiru lagunen ustez. 66 puntu jaso dituzte.
Iaz baino lau elkarte gutxiago aurkeztu da aurten lehiaketara. Eguerdian lanean ikusi ditugunak
<!-- /* Style Definitions */ p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal {mso-style-parent:""; margin:0cm; margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:Times; mso-ansi-language:EU;} @page Section1 {size:612.0pt 792.0pt; margin:70.85pt 3.0cm 70.85pt 3.0cm; mso-header-margin:36.0pt; mso-footer-margin:36.0pt; mso-paper-source:0;} div.Section1 {page:Section1;} -->
Basalgo, San Juan, Sagarpe, Azkagain, Gorla, Pertxa elkartea, Hermandad Pertxa, Madura, Jaolatza eta Muriondo izan dira.
Bigarren saria San Juan elkarteko Iñakik eta Josek eraman dute 65 punturekin, eta hirugarrena, berriz, Muriondoko Iñaki Olabarriak eta Jose Gabilondok, iazko irabazleak, 61 punturekin.
Epaimahaikide lanak Torrekua jatetxeko Koldo Arrutik, Azpeiti jatetxeko Inazio Beldarrainek eta Tartufo jatetxeko Nerea Rementeriak egin dituzte.