Txotxongiloak errege-erregin, barikutik domekara, Bergaran

Ubane Madera 2010ko urr. 18a, 18:17
Euskal Herriko, Estatuko zein nazioarteko txotxongilo taldeek Bergarako kale, bazter eta aretoak hartuko dituzte barikuan (urriaren 22an) hasi eta domekara bitartean. Era berean, domekara arte ikusgai da "Fantasías mecánicas-arte y teconología" izeneko pieza mekanikoen erakusketa, Aroztegi aretoan. Goizean (astelehena) aurkeztu du Taun-Taun Teatroa taldeak Helduendako Nazioarteko Txotxongiloen X. Mostra, Donostian.

Kataluniako Laitrum taldeak estreinatuko du aurten txotxongiloen mostra barikuan, 19:00etan, Bergarako San Martin plazan Capses izeneko ikuskizunarekin, emozioendako opari den lanarekin.

Haren ostean etorriko dira Kataluniako beste hiru talde, Galiziako bat, Gernikan bizi den Buenos Airesko talde bat eta Belgika eta Alemania-Errusiako beste talde bana. Guztien artean osatuko dute Helduendako Nazioarteko Txotxongiloan X. Mostra.

Kale eta aretoak eszenatoki

Zabalotegi aretoan, gaztetxean, San Martin eta Munibe plazetan eta oro har, kalean jardungo dute guztiek hiru egunean, euren eszenatoki bereziak “esperientziak elkartrukatzeko topaketa gune” bilakatu guran.

Bestalde, Aroztegi aretoan zabalik da antzerkian, zineman eta telebistan erabiltzeko Diego Damian Rinaldi argentinarrak urtetan landutako pieza mekanikoekin egindako erakusketa.

Bergarakoa, lehenengoa

Taun Taun Teatroa Taldea orain dela 21 urte hasi zen helduendako nazioarteko txotxongilo mostrak antolatzen, “Euskal Herriko eta Estatuko antzerki panoraman huts interesgarria bete” guran, izan ere, “Bergarakoa ikusle helduendako txotxongiloen Estatuko lehen mostra da”.

120 artista

Harrezkero bi urtetik behin bilakatzen du Bergara txotxongiloen elkargune; dagoeneko 120 artista eta konpainia baino gehiago pasa dira bertatik, tartean, Txina, Australia, Erresuma Batua, Alemania, Argentina edo Italiatik etorritakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak