Txosnagunearen garbitasuna azpimarratu du batzordeak egindako balorazioan

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko eka. 15a, 13:15
Txalo egin nahi izan diete Pazkoetan txosnagunera gerturatutako herritar eta musikariei; txistua ere jo diote "indar polizialen jarrera bortitzari".

Txosna batzordeak Pazkoetako balorazioa egin du asteon eta, oro har, balorazio positiboa egin dute.

Balorazioaz berba egiten hasi aurretik, baina, aurre lanaz jardun zuten txosna batzordeko kideek eta prestakizunetan aldarte onez jardun izanak emaitza onean zeresana izan duela azpimarratu zuten. Horrekin batera, Xaxau birusa sortzeak eta jaien aurreko egunetan birusaren karteltxoak kalean jarri izanak –"moskeo kanpainak, batzordekoen esanetan,– " jendearen arreta piztu zuela ere esan zuten.

Azpimarratzekoak

Bereziki nabarmendu dute eskenatokia lekuz aldatzeak  kontzertuei ekarritako "goxotasuna". Rock maratoiak ere aipamen berezia izan dute batzordekok: "Arrakastatsua izan zen, ekimen bikaina eta oso jendetsua".

Aurtengo menu bereziarekin herritarrak "gustura" ikusi dituztela ere aipatu zuten: "aurreko urteetan baino jende gehiago gerturatu da sardina, saiheski eta ogitartekoak jatera".

Gunearen garbitasunarekin ere oso pozik daude: "Xaxauek irudiarekin aterarako koloretako edalontzi berrerabilgarriak direla eta zabor gutxiago sortu da". Baina edalontzion harira kritikak ere jaso dituzte horiek bueltatzeko aukerarik ez zegoelako. Horren aurrean esan dute "datorren urterako beste aukera batzuk ere aztertuko dituztela".

Txaloak eta txistuak

Zer txalotu eta zeri txistu egin ere garbi izan dute. Txalotu dituzte herritarrak eta musika taldeak. Txistu egin, Ertzaintzari, "zapatu eta domeka goizean, guztiz armatuta, presoen argazkiak kentzera etorri zirelako, giro ona zapuztuz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak