Zortzigarren urtez, Mendekoste jaietarako bere eskaintza aurkeztu du Txosna Batzordeak.
Maiatzak 25, egubakoitza, Euskal Errepresaliatu Politikoen eguna
- 20:00: plazatik txosnetaraino kalejira.
- 20:30: txosnen irekiera ekitaldia.
- 22:00: presoen aldeko herri afaria Munibe plazan. Afalostean, txarangarekin kalejira.
- 19:00: bizikleta-skate poteoa, txosnetatik hasita. Bizikletan joateko eskatzen dute.
- 22:30: Bideberrin kontzertua: No crew, Emon, Azkaiter Pelox eta Trikizio.
- Segidan, DJ Bull, eta herri jolasak karpan.
Txosna Batzordeak bere helburuak gogorarazi ditu: "Helburua Bergarako jaien antolakuntzan herritarren parte-hartzea ahalbait eta handiena izan dadin lortzea da".