Dantza ikastarorako eta txorimalo lehiaketarako izenematea ireki du Jardunek

Jon Berezibar 2007ko ots. 19a, 11:15
Martxoa, apirila eta maiatza bitartean euskal dantza ikastaroa antolatuko du Jardun elkarteak. Martxoaren 6an hasiko dira eskolekin eta dagoeneko izenematea zabalik dago. Horrez gain, Erramu zapatuko urteroko txorimalo lehiaketarako izenematea ere zabaldu dute.

Jardun euskara elkarteak eta Abarka dantza taldeak,  Xamatz dantza taldearen laguntzarekin batera, euskal dantzen ikastaroak antolatu ditu. Martxoa, apirila eta maiatzean izango dira ikastaroak, martitzenero, martxoaren 6tik hasita. Bi izango dira ikastaroak: fandangoa eta arin arina, alde batetik, eta erromeriako beste hainbat, bestetik. Ikastaro bakoitzaren matrikula 24 eurokoa izango da eta biak egin gura izanez gero, 30 eurokoa. Izenematea dagoeneko zabalik dago elkartean betan edo 943 76 36 61 telefono zenbakira deituta.


Bestalde, azken hamahiru urteetan bezala aurten ere Bergarako Jardun euskara elkarteak Erramu zapaturako XIII. Txorimalo lehiaketa antolatu du. Martxoaren 28a izango da izena emateko azken eguna. Gehienez ere 8 lagunek osatu beharko dituzte taldeak. Txorimaloarekin batera, gainera, esaldi bat ere aurkeztu beharko du talde bakoitzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak