Txorimaloa egiteko edozein material erabili ahal izango da, baina txorimalo bakoitzak oinarri edo ardatz bat eroan beharko du, lurrean tinko eta zutik egon dadin. Txorimaloarekin batera, euskara bultzatzen lagunduko duen esaldi bat aurkeztu behar da eta esaldi hori ere martxoaren 18a baino lehen aurkeztu beharko da Jardunen bulegoan.
Lehiaketa adinaren araberako hiru taldetan banatuko dute: 12 urtetik beherakoak, 12-60 urte bitartekoak eta 60 urtetik gorakoak.
Sariei dagokienez, honakoak izango dira: 12 urtetik beherakoen kasuan, lehenengo hiru sarituendako Gasteizeko bolatokira irteera, apirilaren 17an; eta 12-60 urte artekoei eta 60tik gorakoei dagokienez, lehen sarituek jasoko dute 90 euro eta bigarrenek, 60 euro. Aurkeztutako txorimaloak ikusgai egongo dira Erramu zapatuko ferian, 11:30etatik aurrera eta sari ematea egingo dute 13:00etan.