Txomin Amasorraini eskainitako erakusketa Aroztegin

Edu Mendibil 2008ko abu. 31a, 16:06
Aroztegi aretoa jendez lepo bete zen egubakoitzean Txomin Amasorrainen (1908-1973) erakusketaren inaugurazioan. Haren familiak erakusketa bikaina prestatu du euskaltzale ezagunaren jaiotzaren 100. urteurrenean. Erakusketa irailaren 18ra arte izango da ikusgai.

Argazkiek protagonismo nagusia duten arren, beste hainbat material ere jarri dute ikusgai: Zeruko Argia aldizkarian argitaratutako Izkirimiriak eta bestelako idatziak, filmak, Ernai antzerki taldeak eginiko emanaldien kartelak, Amasorrainek erabiltzen zuen idazmakina edo euskal gramatika eta matematikak uztartzen dituen makina bitxia.

 

Ramon semearen eta Juan Luis Bikuñaren hitzen ondorioz, Alai Taldearen emanaldia etorri zen. Hiru kanta eskaini zizkieten Alai Taldekoek bildutakoei. Bien bitartean, ikusleek Aroztegin jarritako argazkiekin gozatu ahal zuten. Esan bezala, bestelako materiala ere badago. Amasorrainek bere garaian filmatutako material guztiarekin 20 bat minutuko filma osatu dute familiakoek. Erakusketa irauten duen bitartean, irailaren 18ra arte, ikusgai izango da Aroztegin. Zuri-beltzean filmatutako irudi ederrak dira: mendiko imajinak; Zerrajerako langileen San Marcos eguneko ospakizunekoak; San Kristobalen auto dotoreak bedeinkatzen zituztenekoak; San Migeleko eta Osintxuko jaietan hartutako irudiak edo txirrindulari lasterketa batekoak, dena zuri-beltzean zenekoa. Hain zuzen ere, denbora eta espazio baten testigantza ematen duten irudiak.

Hain zuzen, "Txomin Amasorrain. 1908-1973. Denbora eta espazio baten testigantza" liburua argitaratu du familiak. 10 eurotan eskura daiteke, Aroztegin bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak