Txolarte elkartea irabazle Film Laburren Lehiaketan

Irati Agirreazaldegi 2008ko aza. 29a, 15:02
Eguenean eta egubakoitzean lehiaketara aurkeztutako 14 film laburrak eman ostean, Zabalotegi aretoan ezagutarazi zituzten aurtengo lehiaketako irabazleak zein diren: Txolarte elkartea eta Otavio Sendoya.

Txolarte elkarteak 400 euroko saria jaso du Tariro-Tariro filmarengatik. Lantegi bateko langileek nagusiaren zorroztasunaren aurrean egiten duten protesta modu umoretsuan islatu dute urritasunak dituzten Debagoieneko hainbat lagunek aktore moduan euren doaiak erakutsiz. Egoki egin dute aktore lana eta aurrez ere sariak jasotakoak badira ere, oraingoan pozik eta hunkituta igo ziren taula gainera sariaren bila.

 

Arrasateko Otavio Sendoyari bigarren saria eman zioten, 300 euro. Arrasateko Charo Guridi adineko emakumearen bizitza da film laburreko ardatza. Elephant da izenburua eta elefanteek egiten duten bidearekin konparatu du emakume honen bizimodua. Emanaldian bere filmarekin jendea gustura sumatu zuelako pozik zen Otavio Sendoya.

 

Jarduneko kide batek, kale hezitzaile batek eta Islada multimediako ordezkari batek osatu dute epaimahaia. Antolatzaileen esanetan aipatzekoa da nola gizarteak sarritan baztertzen dituen bi kolektibo protagonista dituen bi film labur saritu dituzten. Izan ere, Txolartekoak urritasunak dituzten jendea dira eta Elephant filmak hirugarren adineko emakume bat du ardatz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak