Meza nagusiaren ostean izan da hori. Bedeinkapena bukatu eta gero, erretiratuendako lunch-a egon da agertoki gainean eta Bihurri eta Flores aizkolariek erakustaldia egin dute.
Ospakizunak, esan bezala, ez dira bihar arte amaituko. Gaur gauean, Kupela erromeria talde ezagunak joko du, 23:00etan, eta gero, agrofesta izango da, disko-jartzaileekin. Bihar, berriz, meza nagusia egongo da ostera, 12:00etan, eta jarraian, autoak bedeinkatuko dituzte. Umeendako jolasak ere izango dira.